Kudeaketaren kontrol integrala

2019/06/14
Hamabi hilabeteko lanaren ondoren, joan den maiatzean, Microsoft Dynamics AX ERParen ezarpena amaitu genuen, kudeaketaren kontrol integrala helburu.

 

Automozioaren industriarako konponbide bertikal batetik abiatuta, proiektuak lortu du Captor planta kontrolaren MES sistemarekin integratzea. Horrela, ekoizpenari buruzko informazioa sartu ahal izango da eta baita kalitate datuei eta kudeaketari dagozkionak modu zuzen eta automatikoan. Era berean, AX Prisma mantentze-lanen kudeaketa sistemarekin integratu da, bai makinen kudeaketarako, bai eta erreminteriarekiko ere (trokelak eta moldeak).

Ezarpen honek kudeaketa-kontrol integralaren eredua indartuko du eta, horrekin, analisi eta erabaki eremuak hobetu, gure lehiakortasunean jauzi kualitatibo bat lortzeko, produktibitatea, zerbitzua eta kalitatearen hobekuntzaren bidez.

Hemendik gutxira, hurrengo faseari ekingo diogu: produkzioaren plangintzako modulua ezartzea, gure baliabide teknikoak, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak optimizatuz gure errentagarritasuna hobetzeko, karga-edukiera orekatu bati eta stocken murrizteari esker.