Bezeroari bideratuak

Antzuolako plantatik bereziki Europara hornitzen badugu ere, Talde gisa prest gaude mundu mailako edozein bezerori hornitzeko.

Gure bezero eta hornitzaileekin ere talde bat osatzen dugula garbi daukagu, zeren guztion esperientzia eta jakinduria bateratzeak ekartzen duen onura gu guztion mesederako dela ziur gaude.

Hori dela eta, Europara begira eta bertan dauzkagun bezero eta hornitzaileekin harreman estuago bat edukitzeko asmoarekin, bulego komertzial bat ere badugu Kolonian (Alemania).