Pertsonetan oinarrituak

Antzuolako lantegian harro gaude dugun izaeraz eta gure lana egiteko eraz.

Baina, jakin badakigu oraindik ere hobetze-marjina badaukagula. Horregatik ELAY-n, gure merkatuak eskatzen duen arlo teknikoarekiko garapena bilatzeaz gain, pertsonen izaeraren garapena ere sustatzen dugu. Ziur gaude hobetzeko daukagun grin horrekin, erronka berriei aurre egiteko dugun ilusioarekin eta gure Taldearen aniztasunaren aberastasunarekin, etorkizunean sortu daitezkeen egoera desberdinei aurre egiteko gai izango garela.