Kalitatea

Kontutan hartzen badugu automobilgintza dela gure sektore nagusietako bat, ohartzen gara horrek dakarren exijentzia maila ere altua dela. Horregatik, gure sektorean merkatuak eskatzen dituen Kalitate eta Ingurumenarekiko ziurtagiri guztiak biltzen ditugu (ISO 9001, ISO/TS 16949, ISO 14001, OHSAS 18001), ingurumena eta laneko arriskuen prebentzioaren arloa estrategikoak baitira guretzat.

Gure helburua O PPM izanda, hainbat dira hori posible egiteko asmoarekin hartzen ditugun neurriak eta erabakiak, hauek beti ere bezeroarekin partekatuz eta, horrekin, harremanak aberastuz.