Tecnaliaren bisita jaso dugu ELAYren Eraldaketa Digitalaren estrategian sakontzeko

2021/03/09
Tecnaliako 3 arduradunen bisita jaso dugu Antzuolan, gure plantaren digitalizazioaren egoera aztertzen hasteko.

 

Behin argazki hori edukita, gure instalazioen eta prozesuen eraldaketa digitala bizkortzeko ibilbide-orria diseinatzea izango litzateke proposamena.

TECNALIA Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Zentro erreferentea da Europan; 1.446 langile ditu eta 7.000 enpresa bezero baino gehiago. Teknologia BPG bihurtzea du helburu, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta enpresetan negozio-aukerak sortzeko.