Elay kirola eta elkarlana bultzatzen egoera zailei aurre egiteko

2021/05/17
Joseba Azkarate Oñatiarrak eta Aitor Rementeria Bergararrak, egoera zailetan aurrera egiteko kirola eta elkarlanen garrantzia azaldu digute.

 

Elay Antzuolako langilea den Jon Azkarateren semeak eta Elay-ko langilea den Aitor Rementeriak, indarrak batu dituzte proiektu integratzaile eta ilusionagarri  baten sorreran. Proiektu honen bidez esfortzuak, elkarlanak eta egiten duzunarengan sinisteak, egoera zailetan aurrera egiteko ezinbestekoak direla erakusten digute.

Istripu baten ondorioz, Joseba tetraplejia batekin geratu zen orain dela bi urte. Urte bete ohean igaro ondoren bizitza berriari aurre egiteko ordua heldu zitzaion. Lehen pausoa arnasa berriro bere kabuz hartzen ikastea izan zen, eta aurrera begira, helburu txikiak ipiniz, ahal zuen hobekuntzarik onena lortzea. Bi urte ondoren, Espainiar estatuko hand bike txapelketan parte hartu du, musika bateria jotzeko gaitasuna lortu du eta bere kabuz  autora bakarrik igo eta gidatzera ere heldu da. Kirola, bizitzeko gogoa eta norberarengan sinistea, ezinbestekoak izan dira heldu den lekuraino heltzeko. Aitorren esperientziarekin eta kirol egokituari buruz duen ezagutzarekin, elkarlanak duen balioa agerian utzi digu bikote honek.

Ekimen hau bultzatzeko Elay-k bere ekarpena egin duela eta, Aitor eta Josebak beraien proiektua aurkeztera etorri zitzaizkigun eta Elayko plantara egindako bisitan  Aitorrek esan zuen bezala: “Elkarlanean, esfortzuarekin eta egiten duzunean sinistuz, egoera zail guztiak gainditu daitezke”