Elayk Doktoradutza egiteko pertsona bilatzen Mondragon Unibertsitatearekin martxan jarriko dugun ikerketa proiektu batetarako

2021/09/22
Tenperaturaz lagunduriko ebaketa zehatzaren garapena ikertuko da erresistentzia altuko altzairuen mozketarako.

 

Eskaintzen den doktoradutza Mondragon Unibertsitateak eta Elay enpresak elkarlanean abiatu dute. Doktorandoak Mondragon Unibertsitateko “Materialak Eraldatzeko Prozesu Aurreratuak” ikerketa taldean egingo du tesia, eta mundu mailan ezaguna den taldeko makinak eta laborategietako makina aurreratuak erabiliko ditu.

Aldi berean, Elay enpresan pasako du bere denboraren zati bat, beharren arabera, bertan dauden ebaketa zehatzeko prentsak erabili ahal izango dituelarik. Horrela, unibertsitatean ikasitako atal teorikoagoa praktikan jarriko du enpresan, non garatu beharreko prozesuan estrategikoa den. Antzuolako plantan (Euskal Herrian) garatuko da proiektua.

Doktoradutza 2022-ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta iraupena 3 urtekoa izango da. Hiru urte hauetan unibertsitate internazionaletan estantziak egiteko aukera izango du ikasleak eta kongresu internazionaletan lanak presentatzeko bidaiak egingo ditu.

Ikasleari dagokionez masterra eduki beharko du ingeniaritza mekanikoan, ingeniaritza industrialean edo baliokidea den masterra. Simulazio jakintza eta diseinu CAD software-ak ezagutzea kontutan hartuko da.

Interesa duenak kontaktatu ahal bezain lasterren Lander Galdos irakaslearekin enpresarekin batera entrebista egin ahal izateko.

Emailez: lgaldos@mondragon.edu. Telefonoz: 639885110